XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gainera, nire heziketaz arduratu behar du.
Benetako pirata izan behar badut, ezin egongo naiz denbora luzez Gortean; horrek ahuldu egiten duela dio aitak.
- Eta Mozolomendin ez al duzu batere egon behar?
- Bai.
- Jubilazioa ematen digutenean etorriko gara, hemendik berrogeita hamar edo hirurogei urtera.
- Orduan nahiko jolas egingo dugu.
- Dibertigarria izango da.
- Baietz!
Baina kontu haiek ez ziren batere pozgarriak Tommy eta Annikarentzat.
- Konturatzen al zarete?
- Kanibalen herri bateko printzesa!
- Haur gutxik lortzen dute hori.
- Dotore-dotore jantzita ibiliko naiz.
- Uztaitxoak eramango ditut belarrietan eta bat handi samarra sudurretik zintzilik.
- Zer gehiago eramango duzu?
- Ezer ez
- Ez dut beste ezer eramango.
Eta barre egin zuen.
Amets zoragarri batean murgildurik zegoela zirudien.